Bostak
eta
laurenak
Bostak
eta
laurenak
SANTURTZI KANTARI
10. urteurrena
2026-04-24
GOGOAREN BAITAN
John Hiatt / Anje Duhalde
Erabaki nuen
tinko ta fermuki
ez zitzaidala gertatuko,
maitasun sareetan
ez nintzela berriz
ustekabean eroriko.
Bi begi izpitsu,
irrifar ezti bat,
izan dira nere galtzaile.
Geroztik hor nabil
arantzetan dantzan,
ezinezko amets sortzaile.
Urrezko txanpon bat
eman gogo nuke
sorgin bat bilaka bane(n)di,
ezina egikor
aldatzeko a(d)ina
gezurra bihurtzeko egi.
Zer den ona edo
zer ote den txarra
jakin beharko nukeelarik.
Sumendi gainean
erretzen ari naiz.
Ba al dago irtenbiderik ?
Zu hor zaude,
dantzan, jauzitan.
Zer de(a)bru, bada,
pasatzen zait
gogoaren baitan?
Geroak zer dakar?
Ez dut pentsatu nahi,
uneak nahi ditut bizi.
Lau egun dira ta
bi, omen, lainotsu;
galtzera ez ditut nahi utzi.
Hitzaren jokoan,
itxura emanez,
gorde nahiko nuke dena.
Biluzia nauzu
izan zarelako,
egoera honen sormena.
Erabaki nuen
tinko ta fermuki
ez zitzaidala gertatuko,
maitasun sareetan
ez nintzela berriz
uste gabean eroriko.
Bi begi izpitsu,
irrifar ezti bat,
izan dira nere galtzaile.
Geroztik hor nabil
arantzetan dantzan,
ezinezko amets sortzaile.
ZU HOR ZAUDE,
DANTZAN, JAUZITAN.
ZER DE(a)BRU, BADA,
PASATZEN ZAIT
GOGOAREN BAITAN? (2 aldiz)
BIZIRIK GAUDELAKO
Brendam Graham / Olatz Zugasti
Nahiago nuke banitu
hegal bizkor zabalak,
joan ahal izateko
aise zure ondora
ta belarrira xamurki esan
nik maite zaitudala,
piztu dizudan zuziak
zugan iraun dezala.
Kantu hau nahi dizut
eman zuri, herria,
gu gara iturri zaharreko... (2)
ur berria!
Oraindik hazi asko dut
zuregan landatzeko
esan ez ditudan hainbat
olerki eta asmo.
Elkar lotzen gaituzten sokak
ez dira apurtuko,
bizirik gauden artean
bizirik gaudelako.
Kantu hau nahi dizut
eman zuri, herria,
gu gara iturri zaharreko... (2)
ur berria!
Ahal zutena eman zidaten
ta erakutsi itzultzen,
handia banago ere
zure albora etortzen;
ez baititu semeak amak
inoiz alboratzen.
Ni zurea, zu nirea
beti izan gaitezen.
Kantu hau nahi dizut
eman zuri, herria,
gu gara iturri zaharreko... (2)
ur berria!
HARITZAREN ENBORRA
Doinua: Pablo Olabarrieta
Hitzak: Iker Garitagoitia Astigarraga
Orduak lapurtu nahian
egunak ez du nahikoa:
izerdi tantak uzten du
bere arrastoa.
Errautsetatik hasita
putz egin nahia gakoa:
sua mantentzeko asmoz
badabil hauspoa.
= = = =
Ezkurra batu ostean
izan liteke altxorra,
baina ura eskatzen du
badago lehorra.
Ez da lurrean sartzea,
edozerk ahal du izorra,
zaintzarik gabe ez baita
ereiten enborra.
= = = =
Itzal arteko eskuak
erori bako promesan,
irribarre bat ahoan
bihotz gazi-gezan.
Hitz hauek zuentzat dira,
danok ohartu gaitezan:
zenbat egiten duzuen
zutik jarrai dezan!
GREZIAKO ITSASONTZIA
Lluís Llach / Xabier Lete
Itsaso gaindik ikusten baduzu
gure gogoa daraman ontzia,
ez zazu pentsa
galduta doanik,
argitzen baitu
goizeko eguzkia.
Hainbeste amets
negar ta desio
ez du ekaitzak ondora botako.
Salbatuko da goizeko ontzia
kaiaren bila hegaka joateko.
Arraun berriek eramango dute
bide zaharretik askatasunera.
Oihal zuriek haizea bildurik
gure arnasa
biltzen den batera.
Ez du ekaitzak ondora botako.
Salbatuko da goizeko ontzia.
DANTZAK:
ZETABAKO
Txotisa
(Sabin Bikandi Belandia)
SCOTTISH
Txotisa
HEGI
Jauzia
TABERNAKO ARGIAK
McOnak
Zazpi itsasoetako olatuak
sentitu ditut txalupa zaharrian
Orain hemen gaude
mozkorturik abesten
Kantauriko kai txiki honetako
txoko ilun batian
Karibeko ur gardenetan dzangan,
Terranoban hazurrak dardarka
Itsas milak asko,
baina ez naiz iritsi
itsasoa ta zerua batzen diren
marra hortara.
Ez al dakizu arnasa falta zaidala
errekan gora noan bakoitzian?
Arrainen antzera itota
itsasotik apartatzian.
Harrapatu gaituzte
tabernako argiak.
Marinel bakartion
bizimodu tristia!
Kamarero, atara eizu
azkeneko rondia!
Egunsentiarekin
daukagu partitzia.
Portuetako lamien lilura
marrazo gosetien horzkada
Lapurtutako bihotz zati txikiak
dauzkat itsas labar ilun eta
ozeano azpian.
Ez naiz txintxo, pekatu gabia,
etxean nahi duten printzipia.
Infernuko ateak zabaldu arte
itsasoari zor diot
nere gorputz ta izatia.
Ez al dakizu arnasa falta zaidala
errekan gora noan bakoitzian?
Arrainen antzera itota
itsasotik apartatzian.
Harrapatu gaituzte
tabernako argiak.
Marinel bakartion
bizimodu tristia!
Kamarero, atara eizu
azkeneko rondia!
Egunsentiarekin
daukagu partitzia. (2)
ELKARRI IRAKATSI
(Teach The Children)
Crosby, Still and Nash
Itzulpena: Josu Zarate
Zuk, guraso horrek,
bizi arauak
behar dituzu izan.
Zu zeu izan zaitez,
iragana joan egin baita.
Seme-alabei
erakutsi zuk bizitakoa;
zure ametsekin
segiko dute euren bidea.
EZ EGIN GALDERA LAR,
EKAR DEZAKE NEGARRA.
BEGIRA, HARTU ARNASA:
MAITE ZAITUZTE!
- - - - -
Ta zuk (entzun),
gazte horrek (axola dizu),
ezin jakin (ikusi)
gurasoen beldurrak (aska gaitezen)
Odol gaztez (erakutsi)
izan zaitez (sinisten duzuna)
egia aurki (bizitzeko)
dezaten lagun (mundua eraiki)
Aita-amari ere erakutsi
seme-alabek bizitakoa;
zure ametsekin
segiko dute euren bidea.
EZ EGIN GALDERA LAR,
EKAR DEZAKE NEGARRA.
BEGIRA, HARTU ARNASA:
MAITE ZAITUZTE!
GAUR GURUTZATU GARA
Mikel Urdangarin
Gaur gurutzatu gara
sarritan antzera,
zu bertan jezarrita
ni kalean behera.
Zure itxura ez da
betiko berbera,
begion tristezia
ohikoa ete da?
Gaur ondora natortzu
lagun egitera.
Eskua hartu dautsut:
- Egun on, amama.
Zelan dabil gaurkoan
gure auzoko dama?
Aurpegi zimurtua
present iragana;
Berbarik ez, keinu bat
zuzenduz nigana;
irribarre honegaz
esan dozu dana.
- Ez al daukazu, seme,
inorako asmorik?
- Lagunengana noa,
ez dago presarik;
zeuk be bazenduala
dantza-kuadrillarik
ta urteak doazela
konturatu barik…
- Zoaz, gazte, ez galdu
nigaz denborarik.
= = = =
Atzo larogeita bost
soinean jantzita,
zeinek esango leuke
hain maja ikusita!
Lobak ein eutsuela
egunez bisita,
baina gaur bizitzagaz
eukiela zita…
Beitu, amama, zelango
oskarbi polita!
= = = =
Denboraren jagole
ta haren menpeko,
poztasunik balego
zeugaz banatzeko…
Mosu bat emon dautsut
irri bat hartzeko;
biharko lotu gara
kartetan eiteko,
irabazita ondo,
galduta hobeto.
ARRATSALDE HONETAN
Sorotan Bele
Itxaroten ari gera
arratsalde honetan
zerbait aurkeztekotan
jende honen aurrean.
Hemendik ateratzeko
kanta berri baten bat,
zuek ez aspertzeko
arratsalde honetan.
Honetan, honetan, honetan...
Lauzpabost akorde jota
gitar(ra) zahar honekin,
dantzatzeko doinua
ez dugu besterik.
Bi laguneko koadrila
izerdi patsetan
nahiko izango dira
arratsalde honetan.
Honetan, honetan, honetan...
Taupadetan dut bihotza,
dirua galtzetan,
dantza egiteko gogoa
daramat zainetan.
Gitar-bibolin doinuak
jarraituz badaukat
dibertitzeko gaia
arratsalde honetan.
Honetan, honetan, honetan...
DENBORA
EZ DA PASATZEN
Jon Maia / Hezurbeltzak
Azalak memoria du
ta memoriak azala,
ez dut gogoratzen behingoz
ahaztu behar zaitudala.
Momentutxo bat sartu naiz
zure besoen artean
eta betirako preso
sentitu naiz bat-batean.
Ez det inora joan nahi
zurekin nagoenean,
baina ez dakit non egon
doana zu zarenean.
Denbora ez da pasatzen
nahiz ta egunak igaro
zu gabe min ematen dit
baina zurekin gehiago.
Ohe bat iruditzen zait
zure eskuaren ahurra
azpian ezkutatzen den
munstroari diot beldurra.
Erretzaile ohia, berriz,
jausten da bat probatuta;
neri hori gertatzen zait
zuri behin begiratuta.
Ez dakit egiten dezun
nahi gabe edota nahita,
baina zure perfumea
daukat atzetik jarraika.
Denbora ez da pasatzen
nahiz ta egunak igaro
zu gabe min ematen dit
baina zurekin gehiago.
- - - - -
Taberna hortan oroitzen
zaitut barrezka dardotan,
ohartzerako malkoek
diana jo dute ardotan.
Egon naiz argazki denak
ezabatzeko zorian
baina tatuatu dizkit
nostalgi-ak memorian.
Ze min ematen didaten
bagenduk eta bazinak
mingainean iltzaturik
daramatzadan piercinak.
Denbora ez da pasatzen
nahiz ta egunak igaro
zu gabe min ematen dit
baina zurekin gehiago.
- - - - -
Beti izango da hobeto,
badaezpada, esatea:
"ondo nago, ez kezkatu,
ez zaitut maite, maitea”.
Denbora ez da pasatzen
nahiz ta egunak igaro
zu gabe min ematen dit
baina zurekin gehiago.
Denbora ez da pasatzen
nahiz ta egunak igaro
askatu ninduzunetik…
korapilatuta nago.
KRIOLINAK
Herri kanta / Pantxoa eta Peio
Bertsuak nahi ditut
orai atera
Ixilik banindago,
banuke pena;
bainan neke da:
Kriolinez besterik
solasik ez da.
Hauxe da besta!
Satanek ez zezakeen
hobeki pentsa!
Hamalau berga oihal,
ez da itsusi
Kriolina batentzat
ez dela aski!
Ez gaituk gaizki!
Moda berri lehenik
nork du ikasi,
egiten hasi ?...
Paga nezake ongi,
nor den banaki.
Iragan egun batez
zen komedia,
Plaza baten gainean,
ikusgarria;
hango irria!
Andre bat zen karrosan
igan nahia:
ezin abia!
Karrosan ez zion sar...
gibelaldia!
Postilluna -kaskoina-
juramentuka,
Kriolinari a(r)i zen
beti pusaka:
"Oi zer dun hanka!..."
Bazterrak hautsi nahiz,
zalapartaka,
kopeta joka,
"Karrosan ez ditaike
hola enbarka!"
Lehen mintzatu ginen
gu, elgarrekin,
Artoz ezin asea zela gurekin;
bazen zer egin!
Orai andreak, denak
kriolinekin,
alabak bardin!
Norat ari zaizkigun,
nork diro jakin?
HEGAL EGITEN (ITOIZ)
B.Atxaga / J. C. Perez
Neukan guztia zen amets bat,
amets bat;
beti egoten nintzen
haren bisitan zai,
haren bisitan zai.
Ai! Ene amak euria eta
baso ilunak seinalatzen zizkidan:
“Ez, ez, ez dira etorriko inoiz.
Etzazu holako ametsik egin, ez”.
Mantso zihoan denbora niretzat
leihoan jarrita euriari begira.
eta jendeak zion: mutil horrek
amets bat bakarrik dauka.
Baina egun baten,
esnatzerakoan,
txantxangorri bat
ikusi nuen gelan;
ta gero beste, beste bat
ta beste bat…
Inguratua nengoen!
Oh, txantxangorriak
gelako sapaian,
gelako sapaian.
Oh, txantxangorriak
gelako sapaian!
Orain herritik
mutil bat falta da.
Ez dago inor
bere etxeko leihoan.
Baso ilunetan
dabil hegaletan
txantxangorriak bezala.
Orain badu
bihotz nimiño bat
eta bi hegal
bi hegal euriz bustiak
Bularra du ere
gorri kolorekoa eta
eta txantxangorria da.
Txantxangorria naiz
baso ilunetan,
bete zait ametsa
baso ilunetan,
txantxangorria naiz
baso ilunetan,
bete zait ametsa…
txantxangorria naiz!
Txantxangorria naiz
hegal egiten,
Hegal egiten, hegal egiten
Hegal egiten, hegal egiten…
Hegal egiten, hegal egiten…
EPERRA
Eperrak badititzü
bere bi hegalak
bai eta bürün gañin
kokarda ejer bat.
Zük ere
balin bazünü
gaztetarzün ejer bat
neskatilen gogatzeko
bilo holli pollit bat. (2)
Amorosak behar lüke
izan lotsagabe
gaiaz ebiltia
ez üken herabe.
Egünaz ebiltia
desohore leike,
txoriak ere oro
haier soz dirade. (2)
= = = = =
Ebili izan nüzü
gaiaz eta beti
eia atzamanen nianez
lili ejer hori.
Azkenian atzaman düt,
oi bena tristeki,
lümarik ejerrena
beitzaio erori. (2)
“Lai-lai-lai…”
LAU TEILATU (Itoiz)
Juan Carlos Pérez
Hemen gaude ta poztutzen naiz
ta ziur zure aita ere bai…;
ta zer ondo… zelan dijua
zure bufanda txuria.
Lau teilatu ganian
ilargia erdian
eta zu…
goruntz begira.
Zure keia eskuetan
putzada batekin... putz!
Neregana etorriko da…
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan.
Goxo-goxo kanta egin nazu
Benitoren Maria Solt…
’z negarrik ein,
txuri zaude ta malkoak
zure kolorea kentzen dute.
Lau teilatu ganian…
Feliz, Feliz bihar
berriz egongo gara
txanpain apur batekin;
diru gabe baina
izarrak gurekin daude,
piano baten soinuaz.
Lau teilatu ganian…
ITSASALDEKO TRILOGIA:
ARRIVEDERCI, MIRENTXU
Frankie y los Matadores /
Irune eta Andoni Argoitia anai-arrebak
Arrivederci, Mirentxu,
itsasora joan behar degu.
Zurekin gogoratutzen
egongo naiz gau ta egun.
Bazenki zenbateraino
bihotz honek maite zaitun!
Zu barik ezin naiz bizi,
Arrivederci, Mirentxu.
Zure irudi laztana
egunez ta gauean
ikusten bizi naiz ni
urruti nagonian.
Kai(e)ra natorrenian,
maitia, sinistu zazu,
pozarren zu ikusteko,
Arrivederci, Mirentxu.
KOLDOBIKE
Bermeoko kanta
Kai aldeko hegal baten
abesti hau
entzun neban.
Gazte bat zan,
bermiotarra,
maitea eban
bere gogoan.
Koldobike, neure maite,
zu zaitut zorionen ate.
Atseginez nauzu bete
gau honetan
niganatu zaite.
Ahots eder ta itoaz
maiteari deika egoan,
barrua ilun eta bakar,
izarrik ez zan
haren zeruan.
Koldobike, neure maite,
zu zaitut zorionen ate.
Atseginez nauzu bete
gau honetan
niganatu zaite.
Etxe barik, inor barik,
hemen nauzu
gaur bakarrik.
Nire bihotzak
ez dau pozik,
ez dago inon
Bermio lakorik!
Koldobike, neure maite,
zu zaitut zorionen ate.
Atseginez nauzu bete
gau honetan
niganatu zaite.
ITSASONTZI BATEN
Kaxiano
Itsasontzi baten
Euskal Herritik kanpora
naramate eta ez dakit nora. (2)
Agur nere ama laztan goxoari,
agur nere maite politari.
Ez egin negar, etorriko naiz
egunen baten pozez kantari.
- - - -
Ez egin negar, etorriko naiz
egunen baten pozez kantari.
Itsasontzi baten
Euskal Herritik kanpora
naramate eta ez dakit nora. (2)
Agur senideak, agur lagunari,
agur Euskal Herri osoari.
Ez egin negar, etorriko naiz
egunen baten pozez kantari.
- - - -
Ez egin negar, etorriko naiz
egunen baten pozez kantari.
Gora Euskal Herri,
Gora Euskal Herri,
Gora Euskal Herriari!
ZUREKIN BATERA
ETS
Zenbat aldiz marraztuko nuke
zure besoetan etorkizuna.
Zenbat aldiz aurkituko nuke
zure usainaren oroitzapena.
Zenbat aldiz itxarongo nuke
aurrez aurre egoteko hitzordua…
egunak hobeak baitira
zurekin batera.
Zenbat aldiz emango nizuke
kafe bat hartzeko dudan denbora.
Zenbat aldiz asmatuko nuke
zurekin egoteko aitzaki bat.
Zenbat aldiz entzungo nituzke
zure ahotik gure istorioak…
egunak hobeak baitira
zurekin batera.
Ta elkartuko gara berriro
gure betiko lekuetan,
zabalduko ditugu besoak
besarkatuz gure arimak
ta amestuko dugu gauean
oraindik gelditzen zaiguna,
egunak hobeak baitira
zurekin batera… zurekin batera.
Zenbat aldiz ospatuko nuke
behar dudanean zu hor zaudela.
Zenbat aldiz ulertuko nuke
zure begiradetan aholku bat.
Zenbat aldiz esango nizuke,
besterik gabe, maite zaitudala…
egunak hobeak baitira
zurekin batera.
Ta elkartuko gara berriro
gure betiko lekuetan,
zabalduko ditugu besoak
besarkatuz gure arimak
ta amestuko dugu gauean
oraindik gelditzen zaiguna,
egunak hobeak baitira
zurekin batera… zurekin batera.
= = = = =
Ta elkartuko gara berriro…
BARATZE BAT
Pier Paul Berzaiz
Hau da egün ederra,
mila txoriek kanta.
Tziauri ene erregina,
besuak zuri dititzüt para.
Baratze bat nahi deizüt egin
amets segretienekilan.
Liliak egün jauntzi ederrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.
Gai beltz ta sakonetik
rlkitzen nüzü hoztürik,
bihotza hain tristerik,
hitaz hainen berantetsitürik.
Baratze bat nahi deizüt egin
amets segretienekilan.
Liliak egün jauntzi ederrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.
Karrosa bat hor dügü
kanpuan gure haidü(rü).
Ez gal habo(ro) denbora,
hiskor beitago amodiua.
Baratze bat nahi deizüt egin
amets segretienekilan.
Liliak egün jauntzi ederrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.
Maitarzün berriari
ilargiak dü argi;
emanen deio aski,
gük alkar maita dezagün beti.
Baratze bat nahi deizüt egin
amets segretienekilan.
Liliak egün jauntzi ederrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.
POTTOKA
B. Irazabal, B. Eyherabide
Pottoka mendian
jauzika ibilki,
buztana airean
salbaia iduri.
Ezin harrapatuz
Txomin da erori
pottoka nausi da
gure gizonari. (2)
Tiki-tiki tan-tan, Tiki-tiki tan-tan,
Tiki-tiki tan-tan, Dan Dan Dan
Tiki-tiki tan-tan, Tiki-tiki tan-tan,
Tiki-tiki tan-tan, Dan Dan Dan
Gure gizonari!
La-la-la-la, la-ra-la-la-la-la…
Denboran pottokak
ez emaiten sosa
ez zuen, ez, egiten
Parisen afera.
Neuilly-n ibiltzeko
ez zuen usain ona
adixkideendako
ez aski ederra. (2)
Tiki-tiki tan-tan, Tiki-tiki tan-tan,
Tiki-tiki tan-tan, Dan Dan Dan
Tiki-tiki tan-tan, Tiki-tiki tan-tan,
Tiki-tiki tan-tan, Dan Dan Dan
Ez aski ederra!
La-la-la-la, la-ra-la-la-la-la…
Txominek menditik
jautsi du pottoka
ileak mozturik
pentzetan emana.
Egun guziez hartzen
bere azukrea
iduri du orain
Vincenn(es)-en sortua. (2)
BOSTAK ETA LAURENAK
JOTA
Herri doinua / Bixente Martinez
Hitzak: Joseba Ibarra
Bost lagun alkar hartuta
musikak harrapatuta,
holan gozatzen dogu-ta
euskal kantak abestuta.
Za(r)atamon alkartzen gara,
kantu, soinu ta algara,
gaur gabiz aldrebestara…
ardao apur bat atara!
Bostak eta laurenetan
hasten gara gu kantetan,
egun batzutan seiretan
serio gabiz, benetan!
Bat, bi, hiru, lau eta bost,
gu ez gagoz beti ados:
orain soinu, orain ahots,
hor gitarra, hor txistu-hots.
Zaatamon baso ta zelai,
ta txorien kanta alai,
kantuz JOSU, PABLO, UNAI,
JOSE ta JOSEBA be bai.
Bost eta bi dira zazpi
eta bat gehiago zortzi.
Gu hasieran bost ginen,
orain ia bederatzi.
EDURNEk kantu goxoa,
OSCARrek danborrak hautsi!
Zazpi gara, bost eta bi
…eta bat gehiago zortzi:
atzean MON eta GOROS.
Ea, eskuak erakutsi!
Upo mendian edurre
bota surtara egurre
sikatu ein jat zintzurre
ardaua edanez gero
ai, bihar zelako atxurre!
ai, bihar zelako atxurre
Upo mendian edurre.
GIZON ARRUNTAREN KOPLAK
Xabier Lete
Kantatzera noazu
bertso bat edo bi
herenegun jarriak
gizona arruntari.
Antoniyo, Lorentzo
edo Joxe Mari,
gauza ederra denik
ez ukatu neri.
Goizean jeikitzean
lehenbiziko gauza,
ahoa zabaldu eta
janzten ditut galtzak,
muturra garbitzeko
nolako zalantzak!
ezin kendurik nabil
loaren orratzak.
Kafesnia hartuta,
horrekin batera,
ahal baldin badet behintzat
noa komunera:
aurrian papera
ta atzian papera,
periodikua le(i)tuz
ilustratzen gera.
Etxetikan lanera
noa nahiko mantso.
Realak 4-1
galdu zuen atzo,
kalian bi txakur
ta beste hiru atso,
egun on Don Pepito
eta Don Alfontso.
Gauzak gaizki dabiltza,
hau da komeriya,
Afganistan-en gerra
piztu zuten iya,
tokatzen baldin bazait
aurten loteriya
erosiko beharko det
Citroën berriya...
ongi egon omen zan
Tolosan feriya.
Ongi ikasi nuen
gaztetan balsian,
karterari kontutzen
txamarra galtzian:
Artxandako haiziak
beruak baizian,
ederki egoten zen
ohiaren atzian.
Ni lana egina naiz
semiak hazteko,
haiek eskola ona
xuxen ikasteko,
ikasi eta gero
lanian hasteko,
ez ditezela izan
bazterrak nahasteko.
Semeen semeetatik
baitatoz semiak,
batzuek arrak eta
bestiak emiak,
batzuek lodiyak ta
beste batzuk miak:
horrela jarri zuen
Jaunaren legiak.
Gaurko eguna ere
bota degu, bada.
Gizon okupatua
gauza ederra da.
Asko gustatutzen zait
oiluaren salda,
Mugairen hasten baita
Belateko malda.
Ez naiz ni gizon txarra,
baina, zer arraio,
Fidel Castro izateko
ez bainintzan jaio!
Musian egiten det
makina bat saio,
andriaren onduan
afaldu det iaio,
orain ohera noa,
bihar arte, aio.
Bihar arte... aio!
DANTZAK:
AXURI BELTZA
Herri kanta
Axuri beltza
ona duk baina
zuria berriz hobea;
dantzan ikasi
nahi duen horrek
nere oinetara begira.
Zertan ari haiz
bakar dantzatzen
agertzen gorputz erdia?
Su ilun horrek
argitzen badik,
agiriko haiz guzia.
SI BHEAG SI MHOR
Irlandako doinua
Balsa
CHAPELLOISE
Herri dantza
POLKA PIK
XALBADORREN HERIOTZEAN
Xabier Lete
Adiskide bat bazen
benetan bihozbera,
poesiaren hegoek
sentimenduzko bertsoek
antzaldatzen zutena.
Plazetako kantari
bakardadez josia,
hitzen lihoa iruten
bere barnean irauten
oinazez ikasia... ikasia.
Nun hago, zer larretan,
Urepeleko artzaina?
Mendi hegaletan gora,
oroitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana? (2)
Hesia urraturik
libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik.
Azken hatsa huela
bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren
estalitako egien
oihurik bortitzena... bortitzena.
Nun hago…?
SANTURTZIKOA NAIZ
Santurtziko(a) naiz,
herri ederra
estropadatan
gure Sotera
izan ohi da aurrena.
Estriborretik baborrera,
brankatik popara, beti lehena.
Begira ze politak diren,
baita alaiak ere, ai, sardinerak!
Itsasoa zara; ni, berriz, harea;
E(z) nator gaur bakarrik
olatuen artean.